Josu Oiarzabal: "Finalean taula gainean ikusiko dugu etxeko bat behintzat"

Uztarria.eus 2012ko mar. 2a, 14:11
Josu Oiarzabal Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketan, pentsakor. (G-puntua)

Gaur, ostirala, hasiko da VI. Erniarraitz Sariketa. Lehenengo kanporaketa izango da Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Bertan izango dira Axier Garate Txibilter, Mikel Artola, Ander Solozabal, Aimar Karrika, Aitor Salegi eta Aitor Urbieta. Hiru kanporaketa izango dira sariketan, eta Erniarraitzeko bost bertsolarik hartuko dute parte bertan. Hala ere, bertsolari guztietatik bakarra izango da azpeitiarra: Josu Oiarzabal Xenpelar.

Gaur, ostirala, hasiko da VI. Erniarraitz Sariketa. Lehenengo kanporaketa izango da Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Bertan izango dira Axier Garate Txibilter, Mikel Artola, Ander Solozabal, Aimar Karrika, Aitor Salegi eta Aitor Urbieta. Hiru kanporaketa izango dira sariketan, eta Erniarraitzeko bost bertsolarik hartuko dute parte bertan. Hala ere, bertsolari guztietatik bakarra izango da azpeitiarra: Josu Oiarzabal Xenpelar. Uztarriak Oiarzabalekin hitz egin du txapelketaren inguruan.

Erniarraitz Sariketako azpeitiar bakarra izango zara. Abantaila al da?

Ez, ezta gutxiago ere. Erniarraitz Azpeitian baldin badago ere, Azkoitia eta Errezileko bertsolariak ere badira bertan, eta azpeitiarra izatea ez da aldea.

Nola ikusten duzu sariketa?

Erraza sekula ez. Euskal Herrira zabaldu da aurten parte hartzea, eta izen handiagoko bertsolariak daude tartean. Erraza ez dela izango uste dut.

Eta zure burua, nola ikusten duzu?

Ez naiz sariketarako prestatu batik bat. Irtetzen duena izango da. Intentzio berezirik gabe aritu naiz prestaketan.

Errezilen kantatuko duzu bigarren kanporaketan. Etxetik kanpo, baina aldi berean gertu.

Aurreko bi urteetan ere Azkoitiko kanporaketan kantatzea tokatu zitzaidan. Aurten, berriz, Errezilen. Igoal, horregatik ez nintzen finalera iritsiko (kar, kar, kar). Hori izango da gakoa.

Erniarraitzeko Eneritz Artetxe azkoitiarra izango duzu aurkarietako bat.

Azken bi urtetako Azkoitiko kanporaketan bera tokatu zitzaidan. Bakoitza berera joaten da, nahiz eta lagunak lanak ondo egitea nahi izaten den.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan hartu zenuen parte. Orduko prestaketak balioko al dizu?

Hura aspaldi pasatu zen. Orduan ez nintzen gehiegi saiatu eta orain ere... bertso eskolan askotan bertsoa gehiago komentatzen dugu egiten saiatu baino.

Finalera bai?

Finalean taula gainean ikusiko dugu etxeko bat behintzat. Arrebak, Gurutze Oiarzabalek, egingo ditu-eta gai-jartzaile lanak.

Saio ona eginez gero pasatzeko aukerak edukiko nituzke, baina ez dut uste finalean izango naizenik.