Urolako Trena bidaiarientzat martxan jartzea bideragarria al den aztertuko dute

Urolako trenaren estazioa Trenbidearen Museoaren egoitza da gaur egun. (AZPEITIKO UDALA)

Eusko Jaurlaritzak Azpeitia eta Zumaia artean bidaiariak garraiatzearen bideragarritasuna ikusteko azterlana idatziko duen zerbitzuaren kontratazioa esleitu du

Consultrans/Ines ABEE espainiar enpresa arduratuko da azterlana egiteaz

Urolako Trena kendu zutela hogeitabost urte pasatxo dira dagoeneko. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Azpeitia eta Zumaia artean bidaiariak garraiatzearen bideragarritasuna eta aukerak ikusteko azterlana idatziko duen zerbitzuaren kontratazioa esleitu du. Hori dela-eta, Consultrans/ Ines ABEE espainiar enpresak egingo du azterlana. Horretarako, kontratua sinatu eta sei hilabeteko epea izango du. Gainera, finkatutako lan-egitasmoaren arabera egin beharko du azterlana. Lana egiteko 97.788 euro jasoko ditu espainiar enpresak.

2009ko udan Urolako Trenaren gaia bolo-bolo ibili zen herrian. Merkantziarako soilik erabiltzeak desadostasunak sortu zituen. Iazko abenduan, Azpeitiko Udalak alegazioa aurkeztu zuen trena bidaiarientzat ere izan zedin.

Argazki zaharrak

Urolako trenbideak 75 urte

Urolako Trena 1926-1986 liburuaren aurkezpena

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide