"Narratsak gara ba!"

Uztarria.eus 2011ko aza. 29a, 12:11

Irakurle batek argazki hau bidali du Uztarria.com-era, zenbaiten utzikeriaz ohartaraziz eta nahi baino ohikoagoak diren jarrerak salatzeko

Irakurle batek argazki hau bidali du Uztarria.com-era, zenbaiten utzikeriaz ohartaraziz eta nahi baino ohikoagoak diren jarrerak salatzeko. "Narratsak gara ba!" izenburuarekin igorri du salaketa-argazkia.

Azketako iturri inguruan ateratako argazkia da eta, hau, argazkiarekin batera irakurleak idatzi duena: "Errifa bateko boleto hauek zuhaitz-txulo honetan utzi dituenak... ikaragarrizko nekea izango zuen!!!! Hainbeste pisu ote zuten, etxera ezin jaitsi eta zakarrontzi batera botatzeko?".