Sanjuandegiko V. Mendi Lasterketan izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2011ko api. 28a, 13:04

Maiatzaren 15ean izango da, 10:30ean hasita

Aurtengoa Bide Onak lasterketa antolatzen duen azkenengo aldia izango da

Sanjuandegiko V. Mendi Lasterketa maiatzaren 15ean izango da. Bide Ona Sanjuandegiko Kultur Elkarteak bosgarren urtez antolatzen duen lasterketa da, Xeye atletismo taldea, Gipuzkoako DYA eta Ikasberri Kirol Elkartearen laguntzarekin. Hala ere, Bide Onakoek adierazi dutenez lasterketa antolatzen duten "azken urtea" da aurtengoa eta "pena handiz" hartutako erabakia izan da.

Lasterketa 10:30ean hasiko da Jose Antonio Agirre plazan eta 15 kilometroko zirkuitua izango da. Ondoren, OƱatz eta Loiola auzoetatik igaroko dira lasterkariak. Antolatzaileek adierazi dutenez, anoa-postuak egongo dira ibilbidean zehar eta helmugan. Kiroldegia ere zabalik egongo da lasterketa hasi aurretik zein bukatutakoan.

Irabazleek garaikurraz gain, diru saria izango dute: 100, 50 eta 25 euro lehen, bigarren eta hirugarren iristen direnentzat, hurrenez hurren. Emakume zein gizonezkoentzat izango dira sariak. Horrez gain, parte-hartzaile guztientzat oroigarriak izango dira.

Izen-ematea

Sanjuandegiko V. Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik dago. Aurretik izena ematen duenak 6 euro ordaindu beharko ditu eta egunean bertan, berriz, 10 euro. Lasterketan parte-hartzeko baldintza bakarra 18 urte betera izatea da. Aitzaki Kirol dendan (943150738)edo Herri Krossako webgunean www.herrikrossa.com eman daiteke izena.