Hasi dituzte Urrestillako pilotalekuko teilatua berritzeko lanak

Uztarria.eus 2011ko api. 27a, 13:04
Atzo hasi zituzten teilatua berritzeko lanak.

Ur-jarioak dituelako berrituko dute teilatua

Lanak bi asteren buruan bukatzea aurreikusten dute

Atzo, asteartea, hasi zituzten Urrestillako Txikuri pilotalekuko teilatua berritzeko lanak. Teila guztiak berregituratu eta argiak aldatuko dituzte, teilatuko ur-jarioak direla-eta.

Lanak bi asteren buruan bukatzea aurreikusten dute eta 30.000 euroko aurrekontua izango dute. Beraz, lanek irauten duten bi aste horietan pilotalekua ez erabiltzea gomendatu dute. Hala ere, pilotalekuaren aldameneko aparkalekuak erabilgarri egongo direla esan dute Udal arduradunek.