'Orendaudi'?

Uztarria.eus 2011ko api. 18a, 20:04
Ezkerrean, akasdun kartela, Atxubiagako biribilgunetik gertu; eskubian, akatsa.

Saihesbide berriaren lehen zatia seinalatzeko jarri dituzten karteletako batean hala jarri dute, Orendaundi industralderako bidea erakusteko

Etzi, asteazkena, irekiko dute Atxubiagako eta Zabaletxeko biribilguneak lotuko dituen errepidea. Bai Zabaletxeko biribilgune berriaren inguruetan, bai Atxbubiagakoaren inguruetan, hainbat trafiko seinale berri jarri dituzte azken asteetan, errepide zati berria eta inguruetako norabideak zehazteko.

Seinale berri horietako bat, handienetakoa, Urrestillatik datorren errepidetik Atxubiagako biribilgunera iritsi baino metro batzuk lehenago jarri dutena da. Eta, han, irakur daiteke argazkiko akatsa: Antzibarrena zuzen jarrita dago, baina Orendaundi jarri beharrean, Orendaudi jarri dute.

Landetatik Atxubiagarako norabidean jarri dituzten karteletan, aldiz, zuzen idatzi dute industrigunearen izena.