Elkano Browning Cream taldea Sanagustinen izango da bihar gauean

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2011ko mar. 31a, 18:03

Kontzertua 22:30ean hasiko da

Sarrerak Kultur Mahaiaren egoitzan (Perez Arregi, 1 behea) daude, 5 eurotan

Bihar, ostirala, gauean Elkano Browning Cream taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean. Mikel Azpirozek (Hammond organoa), Matt Hardingek (gitarra eta ahotsa) eta Franck Mantegarik (bateria) osatzen dute hirukotea. Donostiarra, Westportekoa (AEB) eta paristarra (Frantzia) dira, hurrenez hurren. Sarrerak Kultur Mahaiaren egoitzan (Perez Arregi, 1 behea) daude, 5 eurotan. 22:30ean hasiko da kontzertua.

Elkano Browning Cream "erritmo jostagarri eta kutsakorren sinonimo da, Blue Note disketxe handiaren urte oparoenetako Hammond organoaren combo handiak gogora ekartzen dituen soinuen isla". Hala diote taldekideek.