Probako denbora hobetu dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

Korrikalariak, irteeran (Onintza Lete Arrieta)

Stanley Biwot izan da azkarrena gizonezkoetan; 1:00:23 denboran amaitu du 21 kilometro luzeko korrika proba

Emakumezkoetan Fridah Domongole-rentzat izan da garaipena

Eguraldiak ateri eutsi dio milatik gora korrikalarik Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egin duten bitartean. 16:30ean hasi dute saioa, eta probako marka hobetzea lortu du lehena helmugaratu den Stanley Biwot-ek. 1:00:23 denbora egin du. Orain arte Yared Asmeronena zen denbora onena, 1:00:28rekin. Emakumezkoetan Fridah Domongole izan da azkarrena, 1:11:32 denborarekin.

Diego Garcia korrikalari azkoitiarra orain 10 urte hil zela-eta, gaurkoan lasterketaren aurretik haren inguruko erakusketa zabaldu dute Azkoitiko Torre Zuri erakustokian. Asier Aranbarri alkateak Garciaren gizatasuna azpimarratu du, eta lasterketa aurreko ohiko minutu bateko isilunearen ondoren, Martin Fiz korrikalari ohiak eta Garciaren lagunminak mikrofonoa hartu du "atleta guztien izenean", esaldi bakarra esateko: "Diego Garcia, leiendak aurrera darrai".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide