Urteko lehen odol ematea, bihar

Uztarria.eus 2011ko urt. 25a, 13:01

Betiko moduan anbulatorioan izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean

Gazteei odola ematera animatu daitezen dei berezia egiten die Elkarteak

Bihar, asteazkena, egingo dute 2011.urteko lehenengo odol-emate saioa. Betiko legez, anbulatorioan izango da, 18:00etatik 21:00etara.

Elkarteak gazteei odol-emaile egin daitezen "dei berezia" egiten die.

Iazko balorazioa, positiboa

Odol Emaleen Elkarteak jakinarazi duenez, "2010.urtea oso ondo bukatu dugu": "Abenduan 106 odol-emate izan ziren eta urte guztian, berriz, 1.108.

Elkarteak "eskerrak eman nahi" dizkie Udalari, Ogi-Ederri, Manso anaiaki, Bieleri eta urte guztian "odola eta bizia eman duten guztiei".