Olentzero biharko azokan izango da haurrak alaitzeko asmoz

Uztarria.eus 2010ko abe. 16a, 11:12

Baserritarrek zozketa berezia egingo dute bezeroei urtean zehar emandako harrera ona eskertzeko

Olentzero bertan izango da 17:00etatik 20:00etara

Ostiraletako azoketatik urteko bereziena izango da bihar arratsaldekoa. Izan ere, baserritarrek Olentzero gonbidatu dute azokara. Haurrak alaitzeko asmoz, pertsonaia bertan izango da 17:00etatik 20:00etara.

Oñatz tabernari, Errotaundi okindegiari, Ubitetxo baserriari, Ruiz de Viñaspe upategiari eta Udalari esker mokadua eskainiko dute, gainera, baserritarrek. Urtarrilaren 14ra arte oporrak hartuko dituzte.

Fideltasunari saria

Bihar egingo da hilean zehar banatutako egutegietan iragarritako zozketa. Bi zenbaki aterako dituzte, bigarrena erreserbakoa, eta zortedunak bost eguneko epea izango du aurkezteko.