Urolako Trena berriz ere martxan hasi daiteke, Azpeitia eta Zumaia artean

Uztarria.eus 2010ko abe. 13a, 11:12

Errepidez garraiatzen diren merkantziak eramateko aukera ona delakoan dago Eusko Jaurlaritza

Azpeitiko Udalak bidaiarien garraiorako ere izan dadin alegazioa aurkeztu du

Urolako Trena kendu zutela hogeitalau urte pasatxo diren honetan, berriro ere martxan hasi liteke Azpeitia eta Zumaia artean. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saila Azpeitia eta Zumaia arteko Urolako trenbidea berriro irekitzea aztertzen ari da. Gaur egun errepidez garraiatzen diren merkantziak eramateko aukera ona izan daitekeelakoan dago Eusko Jaurlaritza eta, hori dela-eta, Euskal Trenbide Sareak ikerketa egin du proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko.

Bestalde, trena berriro jartzeak sei geltoki berritzea eta hamazazpi kilometroko ibilbidea zabaltzea eskatzen du.

Alkatearen eskaera

Julian Eizmendi alkateak duela hilabeteko artikulu batean zioen "Gipuzkoako errotondan irlatxoa" dela Azpeitia ere, eta kexa agertu zuen. Tren linea berria eskatzen zuen.

Treneko bidaiariak

Eusko Jaurlaritzak trena jartzeko egin duen ikerketa ikusita, Azpeitiko Udalak bidaiariek joan-etorriak egin ahal izateko alegazioa aurkeztu du. Orain Eusko Trenbide Sareak alegazioa aztertu eta ikerketa egingo du.

Iaz ere antzera

2009ko udan gai hau bolo-bolo ibili zen Azpeitia eta inguruetan. Trena merkantziarako soilik erabiltzeak desadostasunak sortu zituen eta.

Argazki zaharrak

Urolako trenbideak 75 urte

Urolako Trena 1926-1986 liburuaren aurkezpena