Sanagustin, irekita

Uztarria.eus 2010ko abe. 13a, 11:12
Ekitaldiaren bukaeran herriko kultur talde guztiek argazki erraldoia atera zuten.

Larunbatean egin zuten irekiera ekitaldia herriko hainbat kultur talderen parte hartzearekin

Ekitaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen

Herriko kultur taldeek prestatutako ekitaldiarekin ireki zuten larunbatean, hilak 11, Sanagustin kulturgunea. Jendez lepo zegoen garai batean eliza izandakoa, eta kanpoan ere hainbat lagun gelditu zen sartu ezinda.

Hortzaka Antzerki Taldeak, Dantza Sueltoko ikasleek, Itsasiko dantzariek, Julian Barrenetxeako abeslariek, Arantzetan taldeak, musika eskolako ikasleek, Erniarraitzeko bertsolariek... hartu zuten parte irekiera ekitaldian, besteak beste. Julian Eizmendi alkateak, Sustapen Ministerioko zuzendariorde Dionisio Chaparrok eta Kultur Mahaiko Ihintza Agirretxe eta Gari Mendiolak hitz egin zuten emanaldien tartean.

Azpeitiak orain kulturgunea du. Urte luzeetako ibilbidearen ondoren, Sanagustin kultur ekitaldietarako plaza izango da. Hemendik aurrera, hainbat ekimen ikusteko aukera izango da. Datorren asteburuan bertan, Txapelen omenezko bertso saioa eta Ze Esatek! taldearen kontzertua izango dira.

Ekitaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen