Antzerki amateurra, etxekoa eta emakumeek egina

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko aza. 12a, 12:11

Gaur, ostirala, Zumaiako Itzurungo Uhinak taldea izango da oholtza gainean

Azpeitiko Emakume Tailerreko kideek (Lo)turak antzezlana egingo dute bihar

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen baitan, antzerki amateurraren txanda izango da asteburu honetan.

Gaur, ostirala, Itzurungo Uhinak antzerki taldeko zazpi emakumek azken 50 urteetako historiaren gogoeta kritikoa antzeztuko dute, Zer diyon? lanarekin.

Azpeitiko Emakume Tailerreko kideek, (Lo)turak antzezlana egingo dute bihar, larunbata. Sardinak latetan sartzen lan egiten duten emakume batzuen ezusteko bati aurre egin beharko diote bertan.

Igandean bukatuko dira antzerki amateurrak. Elgoibarko Taupada taldeak Isladak antzezlana aurkeztuko du jendaurrean.

Asteburuko antzezlanak

Azaroak 12, gaur. 21:30ean, Izarraitz pilotalekuan, Itzurungo Uhinak taldearen Zer diyon? antzezlana.

Azaroak 13, bihar. 21:30ean, Izarraitz pilotalekuan, Azpeitiko Emakume Tailerraren (Lo)turak antzezlana.

Azaroak 14, etzi. 19:30ean, Izarraitz pilotalekuan, Taupada taldearen Isladak.