Jurgi Larrañaga, DV Txapelketako txapeldun

Uztarria.eus 2009ko abe. 28a, 12:12

Senior mailako binakako finala irabazi zuen pasatu den larunbatean (abenduak 26), Zumarragan

Iñaki Larrinaga elorriotarra izan zuen bikote Larrañagak

Larunbatean jokatu ziren Diario Vasco txapelketako finalak Zumarragan. Binakako senior mailako txapelketako finala Jurgi Larrañaga azpeitiarrak eta Iñaki Larrinagak elorriotarrak irabazi zuten Eneko Yoldi eta Eneko Larrinagaren aurka 22 eta 15.

Partida hasieran 3-0 galtzen hasi baziren ere laster eman zioten buelta emaitzari, eta amaierara arte aurretik izan ziren Larrañaga eta Larrinaga bikotea.

Jurgi Larrañaga txapelketako bi mailetan txapeldun izan den pilotari bakarra da oraingoz. 2005.urtean promesa mailako txapeldun izan ostean, larunbatean senior mailako txapela lortu zuen.