Leire Aranbarri Euskal Herriko Boulderreko txapeldun

Urola Kostako Hitza 2009ko abe. 23a, 13:12
Leire Aranbarri, behean ezkerretik lehenengoa txapelarekin.

Arrasaten jokatutako eskalatzaileen VIII. Santamas Txapelketan senior mailako onena izan da

Lau bloketatik bitan ukitu zuen gailurra Aranbarrik

Joan den larunbatean Arrasateko Uarkapen jokatutako VIII. Santamas eta Euskal Herriko boulder txapelketan Leire Aranbarri azpeitiarra izan ziren senior mailako txapelduna.

Maila altuko saioa izan zela adierazi dute antolatzaileek eta jende ugari elkartu zen Uarkapen eskaladaz gozatzera. 10:00etatik aurrera ezinhobea izan zen giroa. Euskal Herri osoko 90 eskalatzailek hartu zuten parte txapelketan. Hauetatik zortzi emakumak eta horien artean izan zen Leire Aranbarri azpeitiarra.

Lau bloketatik bitan ukitu zuen gailurra Aranbarrik eta agerian utzi zuen duen sasoia eta indarra. Aranbarrik, lehen aldiz lortu du Euskal Herriko Txapela janztea.