Sahararren Aldeko Astea hasiko dute bihar

Urola Kostako Hitza 2009ko abe. 14a, 10:12

Khamar Sahararen Aldeko Elkarteak antolatu ditu ekitaldiak

Aurten urtarrilean egin beharrean abenduan izango dira ekitaldiak

Urtero bezala, aurten ere Sahararen Aldeko Astea antolatu du Khamar Sahararen Aldeko Elkarteak. Oraingo honetan, ordea, astearen data aldatu egin dute Khamar-ekoek. Hala, sahararrei babesa eta elkartasuna adierazteko ekitaldiak urtarrilean izan beharrean abenduan izango dira; hain justu, bihar hasi eta datorren igandera bitartean.

Arte eta Diseinu Ikastegiko ikasleek egindako marrazkien erakusketarekin hasiko dituzte ekitaldiak bihar. Marrazkiak herriko denden erakusleihoetan jarriko dituzte. Gero, asteartetik aurrera hainbat eta hainbat ekimenen hitzordua, 19:00etan jarri dute, 19:00etan, Sahararekin konpromiso bat duzu aste honetan dei eginez. Besteak beste, hitzaldiak, afariak, dastaketak, ikastaroak, DVD emanaldiak eta janari bilketa antolatu dituzte.

Saharar herriari elkartasuna adierazteko astea

Abenduaren 14tik 20ra.

  • Arte eta Diseinuko haurrek Saharari buruz egindako marrazki erakusketa herriko dendetan.
  • Irene desertuan ipuin kontaketa landuko dute haur eta gaztetxoekin, ludotekan.

Abenduak 15, asteartea.

19:00etan, Betharrametan. Darahli 09 Eraikitzen, Zumaiako Sahararen Aldeko Elkarteak ekoiztutako DVDaren emanaldia eta beraien esperientziaren inguruko solasaldia.

Abenduak 16, asteazkena. 19:00etan, herriko plazan. Saharar herriaren egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea.

Abenduak 17, osteguna. 19:00etan, Sindikatu Zaharrean. Saharar batek, Saharako herriaren egungo egoeraz jardungo du.

Abenduak 18, ostirala. 19:00etan, Gaztetxean. Saharar erefuxiatu kanpamenduetako esperientziaren kontaketa eta afari sahararra, doan.

Abenduak 19, larunbata.

  • Janari bilketa eguna: 10:00etatik 20:00etara, udaletxeko arkupetan eta Sanjuandegiko Eroskin.
  • Te eta hena tailerrak ere egingo dituzte egunean zehar.
  • 18:00etan, umeentzako antzerki emanaldia: Baietz lortu. 4 eta 12 urte artekoentzako da.

Abenduak 20, igandea.

19:00etan, Betharrametan. DVD emanaldia, El rumor de la arena. Tindurfeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetako arazoari irtenbidea bilatzeko proposamenez betetako dokumentala.