Hainbat ekitaldi antolatu ditu Gazteria Sailak gabonetarako

Uztarria.eus 2009ko abe. 2a, 12:12

Sei eta hamazazpi urte bitartekoentzat eskaintza zabala antolatu dute

Abenduaren 16an izango da izena emateko azken eguna

Udaleko Gazteria Sailak, urtero legez, hainbat ekitaldi antolatu ditu Gabonetarako. Abenduaren 22an, asteartean, hasiko da gabonetako programazioa eta hilaren 30ean, asteazkenean, amaitu.

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek 6 eta 12 urte bitartekoentzat hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horien artean: Eskulan tailerra, sukaldaritza tailerra, Bilboko PIN gabon parkera irteera eta frontenis txapelketa. Izena ludoteketan eman behar da abenduaren 16a baino lehen. Ekintza guztietan parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek. Bazkide ez direnek, berriz, 15 euro.

Zapo Txoko gaztelekuak eskaintza zabala antolatu du aurtengorako ere, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Sukaldaritza tailerra, pala txapelketa, kar-etara irteera, dj festa eta funky ikastaroaz gozatzeko aukera izango dute gabon hauetan gazteek. Ekitaldi guztietan parte hartu nahi duten gazteek 22 euro ordaindu beharko dute. Aldiz, ekintza jakin batean parte hartzeko aukera ere bada; sukaldaritza tailerrean eta pala txapelketan parte hartu nahi dutenek euro bat ordaindu beharko dute, funky ikastaroa 3 euroren truke egin ahal izango dute eta kar-etara egingo duten irteera 20 euro kostatuko da.

Ludoteka zein Gazte Lekuko ekitaldietan parte hartzeko bertan eman behar da izena abenduaren 16a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero 943 15 71 60 edo 943 15 71 61 Gazte Informazio Bulegoko telefono zenbakietara deitu behar da.

Gabon parkea

Hau guztiaz gain, Gabon parkea jarriko dute Izarraitz pilotalekuan. Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean izango da haur parkea. Arratsaldez irekiko dute; 16:00etatik 20:00etara eta sarrerak 2 euro balioko du.

Gazteria sailaren ekintzak

Ludotekan

HH5 eta LH3 bitarteko gaztetxoak

Abenduak 22, asteartea: Eskulan tailerra

Abenduak 23, asteazkena: Jolasez Jolas

Abenduak 28, astelehena: Gabon parkea

Abenduak 29, asteartea: Olentzeroren etxera egun pasa

Abenduak 30, asteazkena: Urte amaierako festa eta hamaiketakoa

LH4 eta LH6 bitarteko gaztetxoak

Abenduak 22, asteartea: Sukaldaritza tailerra

Abenduak 23, asteazkena: Frontenis txapelketa

Abenduak 28, astelehena: Inuxente eguna

Abenduak 29, asteartea: Bilboko PIN-era irteera

Abenduak 30, asteazkena: Urte amaierako festa eta hamaiketakoa

Zapo Txokon

Abenduak 22, asteartea: Sukaldaritza tailerra

Abenduak 23, asteazkena: Pala txapelketa

Abenduak 28, astelehena: Funky ikastaroa

Abenduak 29, asteartea: Kar-etara egun osoko irteera

Abenduak 30, asteazkena: Dj festa