Baigerak aurten 90 urte betetzen dituzten bazkideak omendu ditu

Omendutako bazkideak hamaika izan ziren

Bazkaltzeko 180 bat lagun bildu ziren eta Baigerako kide Maria Jesus Arregiren esanetan "giro ederrean" pasa zuten eguna

Pasa den igandean Baigerak, jubilatuen asteari amaiera emateko, egun osoko egitaraua antolatu zuen. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten bazkideak omendu zituzten.

Hamaika izan ziren omenduak, nahiz eta, horietatik hiru bakarrik joan ziren bazkarira. Joandakoak Mari Carmen Arozena, Ignacia Arozena eta Felisa Eizagirreri izan ziren eta Julian Eizmendik eman zien oroigarria.

Joaterik izan ez zutenak, berriz, hauek dira: Margarita Orbegozo, Juana Maria Azkue, Maria Dolores Agirre, Francisca Azkue, Maria Cabezas, Natividad Enparan, Rosario Amutxategi eta Jesusa Arruti.

Hamaiketakoarekin eta Parrokiako koroaren abestiekin hasi zuten eguna. Eguerdiko 12:30ean meza izan zuten Parrokian. Meza ostean, Itsasi Euskal bi dantzarik aurreskua egin zien omenduei. Bazkaria, berriz, Kirurin egin zuten eta 180 bat lagun elkartu ziren bertan. Bazkal ondoren dantza egiteko parada izan zuten eta "giro oso onean" pasa zutela eguna adierazi du Maria Jesus Arregi Baigerako kideak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide