Esperientzia tailerrean 30 lagunek eman dute izena

Aurreko ikasturteko parte-hartzaileak

Saioetan 50 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte

Ostegun arratsaldetan izango dira saioak, Baigeran

Azpeitiko Esperientzia Tailerrak joan den ostiralean abiatu zuen ikasturte berria. Oraingo honetan ere 30 lagunek eman dute izena eta gehienak emakumeak dira.

Hasi berri duten ikasturtean jorratuko dituzten gaiak eta egingo duten proiektuaren gaia erabaki dute parte hartuko dutenek. Besteak beste, ekonomia, Gipuzkoaren historia, musikaren historia eta gorputz espresioa landuko dituzte. Egingo duten proiektuaren gaia, berriz,Belaunaldi arteko solasaldiakizango da.

Azpeitiko Esperientzia Tailerra Mugabe elkarteak antolatzen du, eta Azpeitiko Udalak eta Baigera Jubilatuen eta Pentsionisten Elkarteak sustatzen dute. 50 urtetik gorako herritar guztiek hartu dezakete parte bertan. Esperientzia Tailerreko saioak ostegun arratsaldetan izango dira, 16:30etik 18:00etara bitartean, Baigerako aretoan. Baigera elkarteko Maria Jesus Arregik herritarrak Esperientzia Tailerrean parte hartzera animatu ditu, "helduak pertsona geldoak garelako ustea alde batera utzi eta norbere heldutasunerako asko balio duelako".

Joan den ostiralean, ikasturte berria hastearekin batera, joan den ikasturtean Esperientzia Tailerrean parte hartu zutenek diploma jaso zuten. Hauek "oso gustura" azaldu ziren izandako esperientziarekin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide