Erretiratuen aste osoko jaia

Aurreko urteko karta joko txapelketako irabazleak.

Baigera Erretiratuen elkartekoek astelehenean hasiko dituzte jaiak eta igandean egun handia ospatuko dute

Ekitaldien artean, karta-joko txapelketak, irteerak eta hitzaldiak antolatu dituzte

Datorren asterako, astelehenetik igandera bitartean egiteko hainbat ekitaldi antolatu du Baigera Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak. Erretiratuen Astea ospatuko dute. Ekitaldien artean karta-joko txapelketak, irteerak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Hilaren 15erako, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute, Erretiratuen Eguna ospatzeko. Ekitaldiak Baigera Iean eta Sanjuandegiko Baigeran antolatu dituzte. Aurtengo honetan, boloetan jokatzeko aukera ere jarri dute erretiratuek. Ekitaldi hau, asteartean izango da, azoka plazan.

Aginagako sagardotegira joateko irteerarako izena hilaren 11 baino lehen eman behar dela adierazi dute Baigerakoek. Hilaren 15ean, Loiolako Kiruri jatetxean egingo duten bazkari joan nahi dutenek, berriz, hilaren 14rako eman beharko dute izena.

.1.600 bazkide

Baigera Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak 1.600 bazkide inguru ditu gaur egun. Horietatik 250 bazkidek 80 urte baino gehiago dituzte.

Egitaraua

Azaroak 9, astelehena. 15:00etan, Baigerako aretoan. Hitzaldia.

Azaroak 10, asteartea.

  • 16:30ean, azoka plazan. Bolo txapelketa.
  • 16:30ean, Baigera IIn (Sanjuandegin). Tute txapelketa.
  • 18:00etan, Baigera Iean eta IIn. Txokolate-jana.

Azaroak 11, asteazkena. 16:30ean, Baigera Ien. Hitzaldia. Hizlaria, Julian Bereziartua medikua. Gaia: elikadura.

Azaroak 12, osteguna. 16:30ean, Aginagako sagardotegira irteera. Irteerarako izena aurrez eman behar da, Baigerako bulegoan. Astegunetan, 10:30etik 12:30era bitartean. Irteera 10 euro kostako da.

Azaroak 13, ostirala.

  • 15:30ean, Baigera Ien, mus eta puntto txapelketak.
  • 17:00etan, Baigera Ien. Bingoa.

Azaroak 15, igandea. Erretiratuen Eguna.

  • 09:15ean, herriko kaleetan, kalejira.
  • 11:00etan, Baigera Ien, hamaiketakoa.
  • 12:30ean, meza.
  • 14:15ean, Kiruri jatetxean. Bazkaria eta ondoren omenduei sariak banatuko dizkiete. Loiolarako joan-etorrirako autobusa egongo da, 13:30ak eta 14:00ak artean, Astotegitik irtenda. Bazkaria 29 euro kostako da, izena aurrez eman behar da Baigerako zuzendaritzaren bulegoan, astegunetan 10:30etik 12:30era.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide