Etxean konposta egiteko materiala banatuko dute azaroan

Urola Kostako Hitza 2009ko urr. 21a, 17:10

Konposta nola egin azaltzeko ikastaroak emango dituzte

Urriaren 27a baino lehen eman behar da izena, udaletxean

Etxean konposta egiteko ikastaroak eman eta horretarako materiala banatuko du datorren hilean Urola Erdiko Udal Elkarteak. Ikastaroan parte hartu eta konpostagailua eskatzeko aurrez izena eman behar da, eta horretarako azken eguna azaroaren 27a izango da (datorren asteartea). Izena emateko, Urola Erdiko Udal Elkartera edo bakoitzaren herriko udaleko Ingurumeneko sailera deitu behar da. Azpeitiari dagokionez, 943 157200 zenbakira, udaletxeko zentralitara, deitu behar da.

Etxean konposta nola egin eta informazio gehiago, Urola Erdiko Udal Elkartearen webgunean dute jarrita, www.urolaerdia.org helbidean. Ikastaroetan banatuko duten konpostagintzako eskuliburua ere webgunetik eskuratu daiteke.