Igandean Kilometroetara joateko autobusak

Aurtengo Kilometroak Donostian ospatuko dira, 'Hirekin mundura' lelopean.

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak jarri du; 09:00etan irtengo du anbulatorio aurretik eta 19:00etan izango da itzulera

Orkatz Kultur Elkarteak ere autobusa antolatu du; 10:00etan irtengo da Trenaren Museo aurretik eta 21:00etan itzuliko da

Aurtengo Kilometroak Donostian ospatuko dira, datorren igandean, eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusa antolatu du bertara joateko. Autobusa goizeko bederatzietan irtengo da anbulatorio aurretik. Itzulera ordua, berriz, 19:00ak aldera izango da. Ikasberriko ikasleek bost euro ordaindu beharko dituzte bertara joateko, eta gainontzekoek, aldiz, bederatzi euro.

Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, 943 151246 telefono zenbakian.

Orkatz Kultur Elkarteak ere autobusa antolatu du Donostiara joateko. 10:00etan irtengo du Trenaren Museo aurretik eta 21:00etan izango da itzulera ordua. Prezioa hamar eurokoa da, eta izena Orkatzen eman behar da.

Azpeitian bi aldiz izan dira Kilometroak: 1979an eta 2000n.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide