Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gudari Egunaren inguruan

Igandean izango da

Gaur (ostirala) Haizea eta Sustraiak dokumentala botako dute Betharram aretoan

Igandean Gudari Eguna izango da eta egun horren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian. Gaur (ostirala) izango da lehen ekitaldia: Haizea eta Sustraiak dokumentala ikusteko aukera izango da, Betharran aretoan. Bihar, larunbata, Gudarien borrokaz irabazi arte lelo hartuta, manifestazioa egingo dute, 19:00etan, plazatik irtenda.

Irailak 25, ostirala

21:30 Haizea eta sustraiak emanaldia, Betharram aretoan.

Irailak 26, larunbata

19:00 Gudarien borrokaz irabazi arte manifestazioa, Azpeitiko plazatik irtenda.

Irailak 27, igandea

Gudari Eguna. Ekitaldi nazionala.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide