Lan Mobel ISBk garaipenarekin hasi du denboraldia

Uztarria.eus 2009ko ira. 21a, 12:09

Etxean 85-63 irabazi zuen Gazteizko Araberri Leclercen aurka

Sailkapeneko bigarren postuan daude azpeitiarrak

Lan Mobel ISBk denboraldiko lehen bi puntuak eskuratu ditu, Gazteizko Araberri Leclerc taldearen aurka 85-63 irabazi ostean. Garaipenak sailkapeneko bigarren tokian kokatzen ditu azpeitiarrak, lehenengoarekin puntutan berdinduta.

Lehenengo laurdenerako azpeitiarrak aurretik ziren markagailuan (22-16). Jon Txakartegiren mutilak gazteiztarrak baino gehiago izan ziren eta atsedenaldian 44-25 aldearekin ari ziren irabazten. Atsedenaldia eta gero Araberrikoek partidako minutu hoberenak jokatu zituzten, markagailuko aldea 10 puntura murriztuz, baina handik aurrera partidako jaun eta jabe izan ziren azpeitiarrak.

Larunbatean (irailak 26) jokatuko dute denboraldiko bigarren partida, sailkapeneko lehen tokian dagoen Ventanas Arsan Estelaren aurka.