Bidaiariak, asteburuan trenera!

Urola Kostako Hitza 2009ko ira. 18a, 11:09
Asteburuan hiru bidaia egingo dituzte Azpeititik Lasaora.

Asteburuan hiru bidaia egingo dituzte, larunbatean bi izango dira, eta igande eguerdian egingo dute bestea

.5 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte

Azpeitiko Trenaren Euskal Museoak hiru joan-etorri egingo ditu asteburu honetan Azpetiko estaziotik Lasaoko geltokira bitartean. Bihar, irailak 19, larunbatarekin, bi bidaia egingo ditu: 12:30ean eta 18:00etan. Igandean, berriz, bidai bat eskainiko du, 12:30ean. 5 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 5 urtetik beherako haurrek doan izango dute.

Tren museoaren ordutegiak

Tren Museoa honako ordutegietan egongo da zabalik: asteartetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era. Jaiegun ez diren larunbatak: 10:3014:00etara eta 16:00etatik 19:30era; eta igande eta jaiegunetan 10:30etik 14:etara.

Historian atzera begira

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Eusko Trenen menpe dago Tren Museoa. Iraganera salto egin daiteke bertan, lurrin trenera igo eta garai batean egiten zituzten bidaiak dastatu daitezke Industri Iraultzako makinetatik hasita Bilboko metroko erabiltzen diren modernoetaraino.

Asteburuan Aurrera lurrin makinarekin egingo dira bidaiak, 100 urte baino gehiagoko makina, eta atzetik izango ditu Aritza eta Pagoa bagoiak, 1925ean Urolako Trenbiderako erakitako bidaiari autoak. Baina, hauez aparte, badaude museoan martxan eta egoera onean dauden beste lurrin-makina baliotsu batzuk ere: Espinal (1987 urtean eraikia eta martxan dagoen Europako makinarik zaharrena), Portugal, (Espainiar Estatuann jardunean daudenetan potentzia handiena duena) eta Euzkadi (1921. urtean eraikia, iparraldeko eredurik adierazgarrienetakoa).

Informazio gehiago lortzeko museoko telefono zenbakira deitu daiteke: 943150 677, museoa@euskotren.es posta elektronikora mezu bat idatzi ala www.euskotren.es webgunean sartu.