Joxe Lizasoz oroit

Enekoitz Esnaola 2009ko api. 9a, 18:04
Joxe Lizaso —ezkerretik aurrena—, 2008ko martxoaren 1ean, 'Oroitarri' liburuaren aurkezpenean. Harekin, Joxe Agirre, Juan Jose Loidi-Saletxe, Kepa Urbieta, Aitor Bengoetxea, Laxaro Azkune eta Arantxa Aldalur.

Bertsolariaz Oroitarri liburuan dauden istorioak, hemen

Apirilaren 1ean hil zen, 82 urte zituela

Uztarria Kultur Koordinakundeak 2008ko martxoaren 1ean aurkeztu zuen Oroitarri liburua, bertso pasadizoei buruzko lana —Kepa Urbietak eginda—, eta Joxe Lizaso zenak parte-hartze garrantzitsua eduki zuen. Bertsolariak makina bat kontu kontatu zizkion Urbietari. Bestela ere ageri dira hari buruzko istorioak.

Oroitarri liburuan Joxe Lizaso protagonista duten pasarteak hemen daude jasota.

Joan den apirilaren 1ean hil zen hura, 82 urte zeuzkala.

Oroitarri liburuaz

Kepa Urbieta (2009-04-01): "Libururako Joxe Lizasori elkarrizketa egiten ari nintzela, helduek ohitura duten moduan, zein etxekoa nintzen galdetu zidan, eta ezagutzen zituen haiek. Oroitarri liburuaren aurkezpena amaitu zenean bertsoa bota zidan, gure aitona zenari buruzkoa. Neuk ez nuen aitona ezagutu, eta niretzat oso hunkigarria izan zen une hura. Joxe Lizasok nirekiko izan zuen detailetxo hark, bertso hark, begiak bete zizkidan, lehertu ziren arte. Eta hori ez dut ahaztu, eta ez dut ahaztuko".