Joxe Mari Zendoiak eta Roman Urrestillak bigarrengo postua lortu dute Leitzarango arrantzaleen masterrean

Uztarria.eus 2009ko ots. 26a, 13:02

Larunbatean egin zuten lehian 28 bikotek hartu zuten parte

Joxe Mª Zendoiak pieza kopururik handiena jaso zuen; guztira 72 arrain harrapatu zituen

Arrantzaleen II. Masterra jokatu zen larunbatean Leitzaran errekan. Andoaingo Udalak antolatzen duen lehian, Jose Mari Zendoia eta Roman Urrestilla azpeitiarrek bigarrengo postua eskuratu zuten.

Guztira 28 bikotek hartu zuten parte Andoaingo arrantzaleen II. Masterrean, Espainiako estatutik joandakoak zein Andoain ingurukoak. Santi Llano eta Fernando Gomez de Segura arabarrak izan ziren txapeldunak eta Ontza Jonathan Torralbok eta Alberto Hernandezek, berriz, hirugarren postua lortu zuten.

Bigarren gelditzeaz gain, Joxe Mari Zendoiak pieza kopururik handiena biltzen zuenari jarritako saria jaso zuen; guztira 72 arrain harrapatu zituen azpeitiarrak.