Azpeitiko Udalak, EHNErekin batera, baserritarren produktuen merkaturatzeari inguruko azterketaren barruan, kontsumitzaileekin bilera egingo du gaur, asteazkena, Sindikatu Zaharrean, 19:00etan. Bileraren helburua kontsumitzaileen iritzi eta iradokizunak jasotzea da.
EHNE sindikatuak gaurko bilerara agertzera gonbidatu ditu kontsumitzaile guztiak. Horrez gain, nahi duenak gaiari buruzko inkesta egiteko aukera du, Udalaren webgunean.