Altuna y Uria enpresa aurrea itxita du Ertzaintzak, "pakete susmagarri bat" aurkitu dutelako

Ertzain bat auto azpitik atera duten oihal antzekoarekin, gaur, Loiolan.

Erakunde armatuak hantxe hil zuen abenduaren 3an Inazio Uria, tiroz

Ertzainek 14:00etan jaso dute abisua

Azkeneko albistea (16:05). Ireki dute gunea, alarma faltsua zela egiaztatzean

Ertzaintzak Altuna y Uria enpresaren egoitza aurrea itxita dauka, Azpeitian (Gipuzkoa), Loiola auzoan, hango aparkalekuan "pakete susmagarri bat" aurkitu duelako, Urola Kostako Hitza-ri jakinarazi dionez.

Ertzainek esan dute 14:00etan jaso dutela abisua, eta segituan itxi dute ingurua. Trafiko ilara handiak daude Azpeititik Azkoitirako errepidean.

Enpresaren egoitzatik gertu hil zuen ETAk abenduaren 3an Inazio Uria Altuna y Uriako arduradunetakoa, tiroz. Erakunde armatuak AHTrekin eta zerga iraultzailea-rekin lotu zuen hilketa gero, agiri bidez.

Abenduaren 3an eta harrezkero sortutako berrien kronologia hemen.

Azkeneko albistea (16:05). Ireki dute gune, alarma faltsua zela egiaztatzean. Robotarekin lekua aztertu ondoren, itxitako gunea ireki du Ertzaintzak. Alarma faltsua zela egiaztatu du, Urola Kostako Hitza-ri esan dionez.

Robota atera dute ertzainek (15:55). Ertzaintzako artezilariak 15:45ean heldu dira, txakur eta guzti, eta miatze lanetan hasi dira. 15:50ean robota atera dute. 16:00etan erretiratu dute.

Hango etxeetako lagun batek Urola Kostako Hitza-ri kontatu dio ertzainek ez dietela bizilagunei ezer esan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide