Ezinean taldeak Plateruenan eskainiko duen kontzertura joateko autobusa egongo da

Ezinean taldea.

Otsailaren 27an emango dute kontzertua, Sarkor taldearekin batera

Izena Intz, Orkartz edo Etxe Zuri tabernetan eman behar da, hilaren 25a baino lehen

Ezinean talde azpeitiarrak kontzertua eskainiko du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian otsailaren 27an. Autobusa antolatu dute bertara joateko eta nahi duenak otsailaren 25era arte denbora du izena emateko, Intz, Orkatz edo Etxe Zuri tabernetan. Kontzertua 22:30 izango da eta 19:30an abiatuko da anbulatorio aurretik. Gauean, berriz, 03:00etan itzuliko da autobusa Azpeitira Durangoko Madalena autobus geltokitik.

Ezinean taldeaz gain, Sarkor talde gernikarra ikusteko aukera ere egongo da. Bi talde horiek Trotamusic Tour bira aurkezten ari dira eta hurrengo kontzertua Durangokoa izango da. Talde azpeitiarrak 2006an kaleratu zuen izen bereko lehen diska, eta 2008an heldu zen Zuretzat izeneko lana. Sarkor taldeak ere bi diska argiratatu ditu: Oraingoan bai, duela hiru urte, eta Su emoten, 2008an.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide