Baserritarren produktuen merkaturatzeari buruzko inkesta egin daiteke

Urtarrilaren 22an azokako baserritarrekin egin zuten lehenengo bilera.

Udalaren webgunearen bidez egin daiteke

Arreta bulegoa ere jarri zuten, Sinkidatu Zaharreko bigarren solairuan

Azpeitiko Udalak, EHNErekin batera, baserritarren produktuen merkaturatzeari inguruko azterketa bat ipini zuen martxan abenduan. Azterketaren asmoa azokaren ahalmen eta gabeziak ezagutzea eta baserriko produktuak komertzializatzeko modurik eraginkorrenak topatzea da.

Azterketa aurkeztu zuenean, Udalak azterketa parte-hartzailea egiteko asmoa adierazi zuen. Horregatik, arreta gune bat jarri zuten, elkarrizketatuak izango ez diren herritarrek euren iritziak eta proposamenak helarazteko gune bat izan zezaten. Orain, Udalak gaiari buruzko inkesta egiteko aukera zabaldu du. www.azpeitia.net webgunearen bidez galderak erantzuteko aukera egongo da. Ekimen horren bitartez herritarren iritzia bildu nahi da.

Udalak EHNE sindikatuari baserritarren egoeraren inguruko azterketa egiteko eskatu zion. Bertako baserritarrak eta erosleak elkarrizketatuko ditu EHNEk, eta eskualdean dauden nekazaritza elkarteekin ere elkarlanean ariko da. Gainera, inguruko herrietako esperientziak eta alor honetan egon daitezkeen diru-laguntzak aztertuko ditu. Bestalde, azokan parte hartzen ez dutenekin ere bilduko da, azokara ez joateko arrazoiak jakiteko asmoz.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide