Baigera aurtengo kuota kobratzen hasiko da datorren astean

Uztarria.eus 2009ko urt. 28a, 10:01

Korrontea domizializatu gabe duten bazkideei kobratuko diete kuotak lehendabizi

Bazkide guztiek otsailaren 2tik aurrera jaso ahalko dute karneta

Baigera Jubilatuen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak datorren astelehenetik aurrera korrontea domizializatu gabe duten bazkideei kuotak kobratzen hasiko da. Elkartekin adierazi dutenez, kuota 5 eurokoa izango da eta elkarteko bulegoetan kobratuko da dirua, 10:30etatik 12:30era. Kontua domizializatuta duten bazkideei, berriz, otsailaren 9tik aurrera kobrako diete kuota. Guztiek otsailaren 2tik aurrera jaso ahalko dute karneta. Horrez gain, datorren urtetik aurrera bazkide kuota igo egingo dela eta 6 euro balioko dituela aurreratu dute Baigeratik.

Bestalde, Aitonena Jubilatuon Elkarteak izena aldatzea erabaki du eta aurrerantzean Baigera Jubilatuen Elkartea izena erabiliko du.