Zapio irabazle Bertso Parrandan

Uztarria.eus 2008ko abe. 31a, 12:12

Izaro Zinkunegik, Egoitz Alkortak eta Jokin Sudupe 'Pio'-k osatu dute taldea

Atzo jokatu zuten finala, Gaztetxean, Aure taldearen (Eneritz Arzallus, Jokin Uranga, Silvia Etxaniz) aurka

Zapio taldeko kideak izan dira aurtengo Bertso Parrandako garaileak. Hain zuzen, Izaro Zinkunegik, Egoitz Alkortak eta Jokin Sudupe Pio-k osatu dute taldea, eta atzo (asteartea) finalean nagusitu egin ziren Aure-ren (Eneritz Arzallus, Jokin Uranga, Silvia Etxaniz) aurka.

Azpeitiko Gaztetxean izan zen saioa, eta bete egin zen. Bi taldeetako kideek saioa polita eskaini zuten.

Aurten, lehen aldiz, ikusleek erabaki dute talde txapelduna.

Laugarren Bertso Parranda izan da aurtengoa -azaroaren 7an hasi zen-, eta zortzi taldek hartu dute parte. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatzen du txapelketa.