Heldu da Bertso Parrandako finala jokatzeko ordua

Uztarria.eus 2008ko abe. 30a, 11:12

Gaztetxean izango da gaur, 23:00etan, Aure eta Zapio taldeen artean

Lehenengo aldiz entzuleek epaile lanak egingo dituzte

IV. Bertso Parrandak gaur (asteartea) izango du talde irabazlea. Gaueko hamaiketatik aurrera Gaztetxean Aure (Eneritz Arzallus, Jokin Uranga, Silvia Etxaniz) eta Zapio (Izaro Zinkunegi, Egoitz Alkorta eta Jokin Sudupe Pio) taldeek aurrez aurre lehiatuko dira. Zapio taldeak 2006ko III. Bertso Parrandan lortutako txapela defenditu beharko du.

Gaueko finalak berrikuntza bat izango du. Izan ere, lehenengo aldiz entzuleek epaile lanak egingo dituzte. Ikusle bakoitzak sarrerarekin batera paper bat jasoko du eta bertso saioa bukatutakoan talde txapelduna izan beharko lukeenaren izena idatzi beharko du. Erniarraitzekoek ikusle guztien iritziak bilduko dituzte ondoren, eta ordaun erabakiko da zein den txapelduna.

Laugarrena

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu du IV. Bertso Parranda, eta azaroaren 7an hasi zen. Denbora horretan Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo 24 bertsolarik hartu dute parte txapelketan eta guztira zortzi talde entzuteko aukera izan da.