Gabonetako Zine Zikloa ostiralean hasiko da

Abenduaren 26tik 30era umeentzat eta helduentzat emanaldiak eskainiko dituzte

Umeentzako DVD emanaldiak 17:00etan izango dira eta helduen filmak 21:30ean emango dira, Betharram aretoan

Azpeitiko Zine Klubak Gabonetarako Zine Zikloa antolatu du abenduaren 26tik 30era. Urtero bezala, arratsaldeko 17:00etan umeentzako filmeak botako dituzte, eta gauetan, 21:30ean, helduentzako filmeen txanda izango da. Haurrentzako emanaldiek euro bat balioko dute eta helduek, berriz, ez dute ezer ordaindu beharko. Emanaldi guztiak Betharran aretoan izango dira.

Aurten, haurrentzako bost emanaldietatik bi euskaraz ikusi ahal izango dira, Glup eta Artikoko Erregeak filmak, hain zuen. Azken hori haurrentzako bereziki eginiko aldaketa klimatikoari buruzko dokumentala da. Bestalde, Gabonetako Zine Zikloan hekduek Tierra lana ikusteko aukera izango dute, Lur planetako ekosistema ezberdinen inguruko irudi ikusgarriak biltzen dituen dokumentala.

Gabonetako Zine Zikloaren egitaraua

Haurrentzako emanaldia

  • Abenduak 26, ostirala

17:00 Wall-E

  • Abenduak 27, larunbata

17:00 Glup (Euskaraz)

  • Abenduak 28, igandea

17:00 Kunfu Panda

  • Abenduak 29, astelehena

17:00 Artikoko Erregeak

  • Abenduak 30, asteartea

17:00 Pesadilla antes de Navidad

Helduentzako emanaldia

  • Abenduak 26, ostirala

21:00 Pudor

  • Abenduak 27, larunbata

21:00 El BaƱo del Papa

  • Abenduak 28, igandea

21:00 El Bosque del Luto

  • Abenduak 29, astelehena

21:00 Tierra

  • Abenduak 30, asteartea

21:00 Lilya Forever

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide