Aimar Irigoien Euskal Harri Txikien Txapelketako irabazle

Sei jasoalditako aldea kendu zion Joseba Ostolatzari, errezildarrari aurre egin zion bakarra

Harri handienaren txapelketa Azpeitian jokatuko da, Santo Tomas egunean

Aimar Irigoienek Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Arrigorriagan. Errezildarra txapelketa irabazteko faboritoa zen eta ez zuen hutsik egin.

Sei harri-jasotzailek hartu zuten parte txapelketan. Kirolari bakoitzak lau harri izan zituen lanerako. 125 kiloko errektangularra, pisu bereko zilindro kopa, 112,5 kilotako kubikoa eta 100 kiloko bola. Bakoitzarekin hiruna minutuko txandak egin behar izan zituzten. Hirugarren harriarekin, errezildarrak txapela segurtatu egin zuen. Sei jasoalditako aldea kendu zion Joseba Ostolatzari, errezildarrari aurre egin zion bakarra.

Aurreko urteko txapelketa ere Aimarrek irabazi zuen.

Harri handienaren txapelketa Azpeitian

Harri-jasotzen bi txapelketa jokatzen dira, bata harri txikiena, eta bestea handiena. Atzo bertan eman zen ezagutzera harri handiena noiz eta non jokatuko den. Azpeitian izango da abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide