Gorka Karapeto 'Sistematik ihes' bidea eskalatzen bigarrena izan da

Gorka Karapeto 'Sistematik ihes'-en.

Eskalatzaile azpeitiarrak 6 egun eta 14 saio behar izan ditu bidea eskalatzeko

Egin duena 9a zailtasuneko bigarren bidea izan da

Ekaitz Maizek Aizpunen (Nafarroa) kateatutako Sistematik ihes (9a) eskalatzen bigarrena izan da Gorka Karapeto.

Denboraldi aparta osatzen ari da azpeitiarra eta 9a zailtasuneko bigarren bidea izan da orain egin duena. 2004 urtean Baltzolako Tas-tas (8c+/9a) bidea egin zuen.

Indarra eta erresistentzia dira Sistematik ihes bidearen ezaugarri nagusiak. 25 metroko sabaia da eta eskalatzaile azpeitiarrak 6 egun eta 14 saio behar izan ditu bidea eskalatzeko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide