Eider Bereziartua eta Estibaliz Etxeberria, 'Gomendatzen dizut!' lehiaketako irabazle

Uztarria.eus 2008ko urr. 23a, 12:10
Goiko argazkien, Cies irlak. Behean, Aragoiko Midi d´Ossau mendia.

Hamabi eta hemezazpi urte bitarteko kategorian Eider Bereziartuak lortu du lehen saria, Cies irlako argazkiarekin

Estibaliz Etxeberriak, berriz, Aragoiko mendi bat gomendatu du

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak antolatutako Gomendatzen dizut! Merezi du! lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu Gazteria Sailak. Sariketaren helburua oporretako edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak jasotzea zen.

Bi kategoria ezarri zituzten antolatzaileek: 12-17 urte bitartekoak eta 18-34 bitartekoak. 12 eta 17 urte bitarteko kategorian Eider Bereziartuak lortu du lehen saria, Cies irlako argazkiarekin. Lehiaketa irabazteagatik, argazkigintza edo ikus-entzunezko materiala jasoko du. 18tik 34 urteko bitartekoen artean, berriz, Estibaliz Etxeberria izan da irabazlea. Honek Aragoiko Midi d´Ossau mendia gomendatu du. Kategoria honetan, argazkigintza, ikus-entzutzeko materiala edo oporraldiaren artean aukeratu behar zuen irabazleak.

.34 gomendio jaso dituzte guztira, 17 kategoria bakoitzean. Aurtengo zein aurreko urteetako gomendio guztiak www.aizue.com blogean aurki daitezke.