Lagun Onak-ek sailkapeneko lehen postuari eusten dio

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 20a, 15:10

Jarraian irabazi ditu azkeneko sei partidak

"Asteroko lana" da Azpeitiko futbol elkartekoentzat garrantzitsuena

Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak 1-0 irabazi zion Eibar B taldeari, larunbatean, Garmendipen. Era horretan, sailkapeneko lehen postuari heldu egingo dio beste jardunaldi batez. Azpeitiko taldea ez da lan makala egiten ari denboraldi honetan ere, zortzi partida jokatu ditu eta azkenengo seirak irabazi egin ditu eta aurkariek ez diote golik sartu gainera.

Lagun Onak-ekoek diotenez, oraindik ere denboraldiaren hasiera da eta garrantzi handirik ez diote ematen lehen postuan egote horri. Asteroko lana da Azpeitiko futbol elkartekoentzako garrantzitsuena, hala dio Jaun Ramon Olalde Kinttela lehen taldearen kirol delegatuak, "ez da kasualitatea lehen postuan egotea, gauzak ondo egiten direnaren seinale da. Baina guk batik bat asteroko lanari begiratzen diogu". Olalderen arabera, bai Aitor Zulaika entrenatzaileak eta baita jokalariek ere egiten duten lana "garrantzitsua" da. "Aitor Zulaika urteetan ari da Lagun Onak entrenatzen eta bera egiten ari den lana garrantzitsua da, bestetik herriko hainbat jokalariren lana ere azpimarratzekoa da. Aurten gainera, defentsan jokatzera etorri direnak oso ondo moldatu dira taldera. Kalitate handiko jendea dago taldean ere, hori antzematen ari da orain eta baita aurreko denboraldietan ere".

Beheko taldeetan egiten ari diren lana ere oinarrizkoa dela dio Lagun Onak-eko kirol delegatuak: "Behean ere lan handia egiten da eta lehen taldean jokatzeko aukera emandakoan antzematen egiten da".

Colonbiarra Lagun Onak-en

Realak utzitako Jubenil mailako jokalari gazte bat ari da azken partidatan Lagun Onak-en jokatzen eta zaletuen artean ikusmina sortzen ari dela dio Olaldek. Christian Fernandez colonbiarra da bera. "Larunbatean ere, partidaren bukaeran hainbat haur harmailetatik jaitsi eta eskua ematen jardun zitzaizkion. Ondo ari da, baina golak sartzea falta du Christianek".

SAILKAPENA:

  1. LAGUN ONAK 19 puntu
  2. Amurrio 18 puntu
  3. Portugalete 18
  4. Gernika 17
  5. Beasain 13
  6. Leioa 12
  7. Laudio 12
  8. Elgoibar 11
  9. Zamudio 11
  10. Zalla 11
  11. Basconia 11
  12. Alaves B 10
  13. Durango 8
  14. Santurtzi 8
  15. Arenas Getxo 8
  16. Eibar B 7
  17. ZARAUTZ 6
  18. Ordizia 4
  19. San Ignacio 3
  20. Amorebieta 2

ORAIN ARTEKO LAGUN ONAK-EN PARTIDAK:

  • Lagun Onak- Laudio 0-0
  • Lagun Onak - Beasain 0-3
  • Amorebieta- Lagun Onak 0-1
  • Lagun Onak- San Ignacio 1-0
  • Arenas Getxo-Lagun Onak 0-1
  • Lagun Onak -Durango 2-0
  • Zarautz- Lagun Onak 0-2
  • Lagun Onak-Eibar B 1-0

HURRENGO PARTIDA: - Santurtzi- Lagun Onak