Jone eta Mikel bikotea Gipuzkoako Kantu Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 16a, 11:10

Bikote azpeitiarrak Sorotan Bele taldearen Amaren Besoetan abestuko du

Txapelketako bigarren saioa larunbatean jokatuko dute, Villabonako Gurea aretoan, 18:00etan

Gipuzkoako XII. Euskal Kantu Txapelketa joan den larunbatean hasi zen, Zumaian. Bigarren saioa, etzi jokatuko dute Villabonan. Bertan, bikoteak eta bakarkalariak ariko dira kantuan; guztira, hamar parte-hartzaile dira eta hamasei abesti entzuteko aukera dago. Bikote bat Azpeitikoa da: Jone eta Mikelek Sorotan Bele taldearen Amaren Besoetan abestuko dute. Saioa larunbatean da, Villabonako Gurea zinema aretoan , 18:00etan.

Kantu Txapelketako hirugarren saioa Azkoitian da, hilaren 25ean, 18:00etan, Baztartxon. Finala, berriz, azaroaren 9an, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Parte-hartzaileak

  • Jaigiroan (Onati). Plazatik plazara eta Ilberri edo ilbeheran (Epelde eta Larrañaga).
  • Bea Asurmendi (Arrasate). Malen (Ken Zazpi).
  • Abarlotz (Zaldibia). Nere buruari eta Txori txiki bat naiz (Abarlotz).
  • Leire eta Inar (Villabona-Irura). Gertu izango nauzu (Iñar Sastre).
  • Maialen Etxeberria (Berastegi). Gure bide galduak (Benito Lertxundi).
  • Jone eta Mikel (Azpeitia). Amaren besoetan (Sorotan Bele).
  • Oihane Sarasola (Ibarra). Maite dut (Urtz) eta Loa loa (herrikoia).
  • Inaki Barriola (Berastegi). Irudi biluztuak (Ken Zazpi) eta Zu galdua (Etzakit).
  • Eneritz, Bea eta Ainhoa (Arrasate). Mariñelaren zai (Sorotan Bele) eta Bexamela (Maixa eta Ixiar).
  • Kristina eta Leire (Villabona). Besterik ez naiz (Zea Mays) eta Hitz galduak (Jon Altuna).