12 baserritara herri ura eramateko motobonba jarri dute

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 13a, 11:10

Harrizko txabola bat egin dute eta bere barruan jarri dute motobonba

Goena eta Larre bitartean jarri dute, Oñatz inguruko baserrietara ura emateko

Oñatz inguruko hamabi baserritara (Urdanzuri, Zabale, Zabaleta...) herri ura presioan eramateko motobonba bat jarri du Udalak, Goenako kanpa eta Larre bitartean, bide bazterrean.

Herri urek ez zuen nahiko presio baserri horietara bideratzeko, eta horretarako motobonba jarri behar izan dute.

Goenako kanpa eta Larre bitartean harrizko txabola txiki bat egin du Udalak eta barruan jarri dute motobonba. "Larrineko industria lurretan ez dugu jarri, gero hor egin daitezkeen industria lanek eraginik ez izateko, eta urte batzuetarako azpiegitura izateko", azaldu dute Udaleko teknikariek. Eraiki duten harrizko txabolak 26.000 euroko aurrekontua izan du eta motobonbak, berriz, 17.500 eurokoa.

Orain, azpiegitura horren bidez hamabi baserritara eramango dute herriko ura. Baina etxe gehiagotara eramateko ahalmena du, "horretarako prestatuta baitago motobonba".