Urbitarte auzoa beste astebetez autoentzat itxita

Udalak hasieran uste zuena baino denbora gehiago beharko dute lanak bukatzeko

Bidegorri zatia egiten eta uraren hodi berria jartzen ari dira

Sanjuandegin, Urbitarte auzoan, kirol azpiegiturak lotzeko balioko duen bidegorri zatia egin eta espaloia eraberritzen ari dira hilaren hasieratik. Lan horiekin batera, uraren hodi berria ere jartzen ari dira, «ur zikinak eta ur garbiak bereizteko». Lan horiek egin bitartean, bi astez errepidea itxita egongo zela esan zuten Udaletik. Baina hirugarren aste bat ere beharko dutela azaldu dute orain. Beraz, astebete gehiagoz egongo da Urbitarte itxita.

Bien bitartean, autoek epaitegi aurretik edota Sanjuandegi atzeko bidetik ibili beharko dute. Sanjuandegiko autobusen geltokia, berriz, Esklaben aurrean izango da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide