Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egin dute

uztarrria.com 2008ko urr. 9a, 12:10
Herriko plazan bildu ziren atzo, asteazkena, 19:30ean.

Bilgune Feministak deituta egin dute ekimena, plazan

Udaleko Berdintasun Kontseiluak "emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitzea denon ardura" dela gogoratu du

Euskal Herrian beste emakume bat erail zuten igandean eta hori salatzeko kontzentrazioa egin zuten atzo, asteazkena, herriko plazan. Bilgune Feministak deitutako elkarretaratzea izan zen eta bertara joan zirenek emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela adierazi nahi izan zuten.

Igandean Santurtzin ustez bikotekideak hil zuen Doccas David emakumea. Bost emakume hil dira jadanik aurten Euskal Herrian bere bikotekideen eskuetan. Azpeitiko Udaleko Berdintasun Kontseiluak “gertaera basati hau salatu eta emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitzea denon ardura” dela gogorazi du.