Partaidetza?

Alkateak Azpeitian Zer?-en zioenez, partaidetza da Udal Gobernuaren ardatz nagusia eta hori lortzeko eratu dituzte zenbait mahai (beste batzuk aurretik eratuta zeuden).

Guk, gure aldetik, hainbat alditan baztertuak izan garela salatu nahi dugu. Hainbat erabaki non, noiz eta zeinek hartu dituen ez dakigu; bilera horietara ez gaituzte deitu eta prentsaren bidez jakin dugu. Besteak beste:

  • Erabaki ondoren azaldu ziguten batzordean Eguneko Zentroa non jarri behar zuten; guk beste leku bat proposatzeko asmoa geneukan eta eztabaidatzeko aukerarik ez genuen izan.
  • 700. urteurrenaren inguruan lanean ari den taldea zeinek aukeratu du? Non eman dute partaideen berri? Zein batzordetan? Guk ez dakigu.
  • Urteurrena ospatzeko ekintzen artean, logotipo bat aukeratzeko lehiaketa bat eratu dutenaren berri ere prentsaren bitartez jakin dugu.

Badakigu gure lana oposizioan egotea dela baina gutxienez errespetu pixka bat eskatzen dugu eta gure proposamenak aztertzeko eta erabakietan parte hartzeko aukera. Gugan konfidantza ipini zutenek hainbeste merezi dute.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide