Parekidetasun sailak emakumearen inguruko ikastaro eta hitzaldiak eskainiko ditu

Ikasturteko lehen hiru hilabetetan emakume etorkinen eta bertakoen errealitatea aztertuko dute

Lehen formakutza saioa urriaren 7an hasiko da

Azpeitiko Parekidetasun sailak emakumearen inguruko ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu. Emakumeek bizi duten egoeraz hausnartu nahi dute eta horretarako baliagarriak izan daitezkeen hainbat ikastaro, hitzaldi eta proiektu martxan jarri dituzte.

Ikasturteko lehen hiru hilerako emakume etorkinen eta bertakoen errealitatea aztertuko dute. Horretarako formakuntza saioak eta ikastaroak prestatu dituzte. Maitasuna eta beste ondorio batzuk, korapiloak askatzen formakuntza saioa izango da eskainiko duten lehena. Ekimena urriaren 7tik 30era egingo dute astearte eta ostegunetan, Sindikatu Zaharrean. Toki berean Mujeres de aqui y alla, empoderamiento, trabajo y autoestima tailerra eskainiko da urriaren 8an, 15ean eta 22an, 15:00etatik 16:30etara.

Bi ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek 943 15 79 28 telefono zenbakian eman beharko dute izena.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide