Antzerki ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2008ko urr. 1a, 12:10

Aazken eguna urriaren 20a izango da

Udalak bi mailako ikastaroak antolatu nahi ditu: hasiberrientzat eta aurretik antzerkian aritutako pertsonentzat

Udaleko Kultura Batzordeak bigarren antzerki ikastaro aldia jarri du abian. Aurtengo negu-udaberrian lehendabiziko antzerki ikastaroa “arrakastaz” burutu zen, eta zabaldutako bideari jarraipena eman nahi dio.

Bi mailako antzerki ikastaroak antolatu nahi ditu: hasiberrientzat eta lehendik ere antzerkian aritutako pertsonentzakoa.

Izena emateko epea aste hasieran zabaldu zuen Udalak, eta urriaren 20ra arte zabalik egongo da. Izena emateko baldintza bakarra 16 urte beteta izatea da. Horretarako, Udaleko Kultur sailera deitu (943157200) edota e-postaz kultura@azpeitia.net helbidera zuzendu beharko da.

Ikastaroa oso-osorik Udalak finantzatuko du, eta saioen ordutegia eta iraupena partaideek erabakiko dute.