Xoxotera joateko mendi ibilgailuak behar dituzte

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 27a, 12:06

Uztailaren 12an izango da Jubilatuen Xoxoteko eguna

Ibilgailuen jabeak Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetara zuzendu daitezke

Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik adierazi dutenez, uztailaren 12an, erretiratuek Xoxoteko eguna ospatuko dute. Eta urtero ohi bezala, erretiratuak mendira eramateko mendiko ibilgailuak behar dira.

Horregatik, era horretako ibilgailuak edota land-rover erakoak dituztenei deia egin diete: "Egun horretan herritarrak garraiatzeko prest baleude lehenbailehen udaletxean izena emateko eskatzen diegu".

Ibilgailuen jabeak Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetara zuzendu daitezke edota 943 157192 telefonora deitu.