Paperezko bertsoak oholtzara

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 30a, 11:05
Atzo, osteguna, banatu zituzten XVII. Bertsopaper Lehiaketako sariak, Baztartxon.

Urola Erdiko ikastetxeetako DBHko ikasleek 50 lan aurkeztu dituzte Azkoitiko XVII. Bertsopaper Lehiaketara

Atzo, osteguna, banatu zituzten sariak, Baztartxon

Atzo, osteguna, banatu zituzten Xabier Munibe Ikastolako guraso elkarteek antolatutako XVII. Bertsopaper Lehiaketako sariak, Baztartxon. Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo DBHko ikasleek aurkeztutako 50 lanen artean erabaki du Idoia Alberdik, Agustin Arrietak, Santi Izagirrek, Anjel LarraƱagak eta Ixabel Jauregik osatutako epaimahaiak. Sarituez gain, Mikel Mendizabal, Imanol Lazkano eta Jokin Uranga izan ziren atzoko ektialdian, bertsotan.

Saridunak

B maila (DBH 1 eta 2)

  • 1. saria. Eneritz Eizmendi (Errezil).
  • 2. saria. Izaro Zinkunegi (Errezil).
  • 3. saria.Unai Segurola (Azpeitia).
  • 4. saria.Irati Artetxe (Azkoitia). A maila (DBH 3 eta 4)

A maila

  • 1. saria.Miriam Etxaniz (Azkoitia).
  • 2. saria.Miren Aramendi eta Eneritz Korta (Azkoitia).
  • 3. saria.Haizea Ribera, Ione Muxika eta Ania Diez (Azkoitia).
  • 4. saria.Unai Izagirre eta Julen Zubizarreta (Azkoitia).

Azkoitiarretan onena

  • Maialen Artetxe.