Izarraizko kideak Kutxa Sariko finalean izango dira

Izarrraitz igeri elkartekoak.

Igerilari elkarteko gazteek apirilaren 27an jokatu zuten Kutxako Gaztetxoen Elkarteko VIII. Igeriketa Sariko finala

Alebin eta infantil mailetan, estilo bakoitzeko Gipuzkoako hamasei igerilari onenek parte hartu zuten.

Apirilaren 27an Tolosan jokatu zen Kutxako Gaztetxoen Elkarteko VIII. Igeriketa Sariko Finala. Bertan, alebin eta infantil mailetan, estilo bakoitzeko Gipuzkoako hamasei igerilari onenek parte hartu zuten.

Izarraitz Igeri Elkartekoei dagokienez,infantil mailan Alaitz Unanuek zortzigarren postua lortu zuen 50 metro tximeleta proban; Ana Alberdik, berriz, hamaikagarren postua estilo librean.

Alebin mailari dagokionez, bizkar estiloan Pablo Etxeberriak zazpigarren postuan bukatu zuen. Bular estiloan, Jon Odriozola bederatzigarren, Ainhoa Goenaga zazpigarren eta Maddi Berasategi hamahirugarren geratu ziren. Estilo librean, Jon Lapeirak hamabigarren postua lortu zuen, Ainitze Odriozolak seigarrena eta Luke Cortak hamaseigarrena. Taldeka, berriz, zazpigarren geratu zen Izarraitz Igeri Elkartea

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide