Realeko Ipar Euskal Herriko arduraduna, hazpandarra

Uztarria.com eta Reala 2008ko api. 28a, 18:04
Eric Olhats (Reala)

Eric Olhatsek bost urte daramatza lanean futbol klubean

"Realaren lana Iparraldean gero eta gehiago nabarituko da"

Eric Olhats (Hazparne, Lapurdi; 1962) da Realak Ipar Euskal Herrian duen arduraduna (Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik). Bost urte daramatza lanean futbol klubean eta haren eginkizuna Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako futbol klubekin harremanak lantzea da. Azkenengo bi urteetan harrobiko sarean lan egiteaz gain, Realeko idazkaritza teknikoarekin ere lan egiten du Olhatsek.

Paueko (Frantzia) Formaziorako Zentroan, Bastia, Sochaux edo Tolosako klubeen idazkaritza teknikoetan lan egin izan du. Ipar Euskal Herrira itzuli zenean Baionako Udalako kirol arduraduna izan zen eta, aldi bereanm Aviro Bayonnais taldeko arduradun teknikoa.

Realsociedad.com webak elkarrizketa egin berri dio. Hona hemen:

Eric, bost urte daramazkizu Realean lan egiten eta zure kontratua berritu duzu. Honek zer esan esan nahi du zuretzat?

Oso pozik nago nire kontratua berritu dudalako. Honek Realak Iparraldean egindako apustua tinko mantentzen dela esan nahi du. Urteak daramatzagu lan egiten eta ondo ari garela uste dut. Dena den, oraindik gauza asko dago egiteko. Iparraldea da gure apostua.

Zein da zure lana?

Azken finean, Realak duen beste tekniko batena bezalaxe. Partida asko ikusten ditut Iparraldean, klubekin harremanak landu, jokalariekin. Jokalari interesgarri bat ikusten dugunean Zubietara ekartzen dugu hobeto ezagutzeko maila guztietan, futbolari bezala eta baita pertsoan bezala ere. Guztiok ados bagaude, fitxatzen dugu.

Zuk bakarrik daramazu Iparraldeko lan guztia?

Lan talde bat daukagu. Hau pertsona batek eramatea ezinezkoa da. Ni lan talde horren burua naiz, besterik ez.

Zaila al da Iparraldeko gazte bat Realean joka dezan konbentzitzea?

Ez. Guk abantail handiak ditugu. Lehenengoa da gaztetxoek ez dutela bere ingurunea utzi behar. Bere etxean beraien familiekin bizitzen jarrai dezakete, bere ikasketekin. Ez dute bere bizitza guztiz aldatu behar Realean jokatzeko. Gure ardura ez da bakarrik futbola, pertsona ere oso inportantea da guretzat.

Gehiago?

Iparraldean Reala oso gertu bizitzen dute. Futbolean murgiltzen den jendea Reala Girondins baino nahiago dute, adibidez. Kulturalki gertuago dago Reala. Harrobiko kluba da, badakite bertan jokatzeko aukera handiagoak dituztela. Gainera, Realak izen ona du Iparraldean. Eta badago besterik, gurasoek Espainiako Liga Frantziakoa baino indartsuagoa ikusten dute.

Iparraldeko zenbat mutiko daude dagoeneko Realean?

Oraintxe bertan zortzi. Bi infantiletan (Favris Quentin, Blasco Mathieu), hiru Eason (Antoine Gresman, Alexandre Ruiz, Luca Puyol), bat jubenilean (Julio Pardo) eta bi Sansen (Guivanni Sio eta Michel Caubet). Bainan hemen zerbait esan beharra dago.

Zer?

Hauetatik batzuk ez dira Iparraldekoak. Sio Nantesekin dator, Gresman Lyonetik eta Ale Ruiz Pau-tik.

Eta hau zerbaiten adierazgarri al da?

Bai. Honek gure begirada ez dela Iparraldera soilik mugatzen esan nahi du. Kalitatea Frantzia osoan bilatzen ari gara. Dena den, gure esfortzurik handiena, zalantzarik gabe, Iparraldean kokaturik dago.

Eta hori?

Frantzian formazioko futbola oso interesgarria da eta Realak oso abantail handia du Frantziako jokalarientzat. Frantzian bizi eta ikasketak egin ditzakete Espainiako futbolean jokatzen duten bitartean. Hau Realak bakarrik eskaini dezake eta aprobetxatu behar dugu. Bide honi ekingo diogu, baina esan dudan bezala, gure esfortzurik handiena Iparraldean egiten jarraituko dugu.

Zure iritziz, Frantziako futbolariak ba al du ezaugarri berezirik?

Nik esango nuke izpirituari eta lan egiteko borondateari buruz hemengoak bezalakoak direla. Baina honera etortzen direnek badute oso oinarri tekniko sendoa. Frantzian formazioan teknikari ikaragarrizko garantzia ematen zaio eta hori nabaritzen da.

Duela bi urte futbol profesionalaren idazkaritza teknikoan ere lan egiten duzu.

Horrela da. Ahal dudan mailan laguntzen dut. Frantzian partidak ikuten ditut, teknikariekin ere bidaiatzen dut. Nire kontaktuak bere zerbitzuan daude, beti ere Frantzia mailan.

Konklusio bezala, Realak Iparraldean egiten duen lana mantendu eta areagotu egingo dela baieztatu dezakegu.

Inolako zalantzarik gabe. Denbora daramagu lana egiten eta etorkizunean Realaren lana Iparraldean gero eta gehiago nabarituko da. Horren zalantzarik ez izan.